Udalen galderak
Alkatetzek eta idazkaritzek hasi aurretik galdetu ohi dutena. Zerbait falta bada, idatzi iezaguzu.
Nork erantzuten du, eta noren izenean?
Adimen artifizialeko laguntzaile batek erantzuten du, Udalaren WhatsAppetik eta haren izenean: herritarren aurrean, Udalak erantzuten du. Udalak ematen dion informazioa bakarrik erabiltzen du (ordutegiak, zerbitzuak, telefonoak, bandoak), eta ez du ezer asmatzen. Dena panelean geratzen da, eta Udalak berrikusi eta erabakitzen du.
Eta erantzuna ez badaki?
Ez du asmatzen: esan egiten du, Udalaren telefonoa ematen du eta galdera panelean jasotzen du. Udalak erantzuna gehitzen badu, handik aurrera erantzuten du.
Eta norbaitek larrialdi bat idazten badu?
Laguntzailea ez da larrialdi-zerbitzua, eta ez du aholku medikorik ematen: larrialdi bat idazten duenari larrialdi-telefonoetara deitzeko esaten dio. Panelean, abisua larritzat markatuta geratzen da.
Nor da herritarren datuen arduraduna?
Datuen arduraduna Udala da; Trikuk haren jarraibideei jarraituz bakarrik tratatzen ditu, zenbakia zabaldu aurretik sinatzen den tratamendu-mandatu batekin (DBEOren 28. artikulua). Ez dira publizitaterako erabiltzen, ezta profilak egiteko ere. Abisuak Europar Batasunean gordetzen dira; mezuak eramateko eta antolatzeko, Metatik (WhatsApp) eta Anthropicetik (adimen artifiziala) igarotzen dira, Europako Esparru Ekonomikotik kanpo. Xehetasun guztiak, pribatutasun-politikan (gaztelaniaz).
Zenbat lan ematen die langileei?
Hasieran, herriko informazioa gurekin prestatzea (ikusi «Nola hasten da?»). Gero, panela begiratzea, abisuak Konponduta egoerara pasatzea eta falta dena gehitzea. Astero zenbat denbora eskatzen duen: neurtu gabe oraindik.
Euskaraz erantzuten du?
Bai. Idazten dioten hizkuntzan erantzuten du, gaztelaniaz edo euskaraz, baita ahots-mezuei ere.
Nola kontratatzen da?
Nafarroan, balio zenbatetsia BEZik gabe 15.000 eurotik gorakoa ez duen zerbitzua zenbateko txikiko kontratua da: kreditu-erreserba, behar bada, eta faktura aski dira (2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa, 81. artikulua). Zerbitzua urtero berritzen bada, balio hori hurrengo 48 hilabeteetarako aurreikusitako gastuarekin kalkulatzen da. Hortik gora, beste prozedura bat behar da. Artikulu honetan azaltzen dugu (gaztelaniaz).
Nola hasten da?
Demoa eskatzen duzu, eta erakutsi egiten dizugu, bideo-deiz edo zure udaletxean. Aurrera jarraitzen baduzue, zurekin erabakitzen dugu zein WhatsApp zenbaki erabili, eta herriko informazioa elkarrekin prestatzen dugu dagoeneko duzuenarekin: ordutegiak, bandoak, webgunea. Hori eta laguntza prezioan sartuta daude.